Estreinaldiak: Ekainak 2
Nur eta herensugearen tenplua Juanba Berasategiren azken filmak Txinako dragoien eta tenpluen mundura eramango gaitu, Toti Martinez de Lezeak sortutako Nur neskatilaren bidez. Izan ere, gaztea Txinara joango da gurasoekin, eta bertako lagun baten urtebetetze-festan zirraraz beteriko abentura biziko du, labirinto batean barrena. Lotura Filmsen ekoitzi du haurrentzako animaziozko lana, eta Martinez de Lezearen gidoia egokitzeaz arduratu da Eneko Olasagasti aktore, zuzendari eta idazlea. Hego