Estreinaldiak: Urriak 20

Handia Jon Garaño eta Aitor Arregiren berriena ostiralean helduko da Hego Euskal Herriko zinema aretoetara, 65. Donostia Zinemaldian Euskal Zinemaren Irizar saria eta Epaimahaiaren Aipamen Berezia eskuratu ostean. Eneko Sagardoy durangarrak gorpuztutako Joakin Altzoko Handiaren eta anaia Martinen (Joseba Usabiaga) istorioa kontatuko du filmak, eta nola, Lehen Karlistaden ostean eta etxeko ekonomia arintzeko asmoz, Europan barrena abiatu ziren tokian tokiko jauntxo eta errege-erreginek Joakinen handitasuna