‘Cold November’ eta ‘Grâce à Dieu’ filmak, Filmazpit katalogora gehitutako azkenak

Bi dira Filmazpit programara batu dituzten lan berriak: batetik, Ismet Sijarina zuzendariak 2018n aurkeztu zuen Cold November, eta, bestetik, François Ozon frantsesaren Grâce à Dieu (2018). Aurrerantzean, interesa duen ororentzat izango dira filmak eskuragarri, kosturik gabe proiekzioak antolatzeko.