Filmazpit programak hiru film berri gehitu ditu bere katalogora
Euskarazko azpitituludun zinema sustatzea helburu duen Filmazpit programak bere katalogoa zabaldu du hiru obra berrirekin. For Sama (2019) dokumentala, Gaza Mon Amour (2020) eta Cocoon (2020) eskuragarri daude jada, irabazi-asmorik gabeko proiekzioak egiteko.