‘AMA-DAS’ lanaren aurrestreinaldia egingo dute bihar, Iruñean

Marga Gutierrez Diez zinemagile iruñarraren AMA-DAS dokumentala Egiptoko Ismailia Zinema Jaialdiko sail ofizialean lehiatuko da martxoaren 17tik 23ra bitartean. Aurretik, hilaren 10ean, Iruñeko Golem Baiona zinema aretoan erakutsiko dute, eta sortzaile eta protagonistak bertan izango dira.