Nafarroako CNPC zentroak bere bulegoak inauguratuko ditu
Nafarroako Ekoizpen Zinematografikoko Zentroak (CNPC) bere bulego berriak inauguratuko ditu azaroaren 24an. 2020ko martxoan sortu zuten proiektua, eta Berriobeitiko Sarrio industriagunean kokatu dute instalakuntza. Tokiko profesionalei formakuntza ematen diete eta zerbitzu teknikoak eskaintzen dituzte, baita ikus-entzunezko proiektu teknologikoak garatzeko aukera ere.