Bertrand Tavernier, Urrezko Maskorra eskuratzen saiatuko direnen artean

Donostiako (Gipuzkoa) Zinemaldiak jarraitzen du 61. edizioaren inguruko informazioa aletzen. Oraingo honetan Sail Ofizialean ikusi ahal izango diren sei lanen izenak jakitera eman dituzte, prentsa ohar baten bidez. Hain zuzen ere. François Dupeyron, Fernando Eimbcke, Roger Michell, Mariana Rondón, Bertrand Tavernier eta Jonathan Teplitzky dira iragarri diren lanen zuzendariak.