Hego Koreako zinema garaikideari eskainitako zikloa BilbaoArten

Zinema hego korear garaikideari eskainitako ziklo bat ondu du laugarrenez BilbaoArte kultur eragileak. Madrilgo Koreako Kultur Zentroarekin egindako prestaketa eta elkarlanaren ondorio da erakustaldia, “Han-en herriaren alde ezezaguna” izena jasoko du, eta, gaurtik hasita, ekainaren 21a bitartean luzatuko dira proiekzioak.