‘The Song of Names’ filmak itxiko du 67. Donostia Zinemaldia
François Girard kanadarraren The Song of Names lana 67. Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean, lehiaketaz kanpo, eskainiko dute irailaren 28an, jaialdiari amaiera emanez. Tim Roth, Catherine McCormack eta Clive Owen dira aktore nagusiak, eta filmak biolina jotzeko talentu izugarria duen Dovidl mutiko errefuxiatu judu-poloniarraren historia kontatuko du.