‘Labo 2013’-ren lanak euskaraz, ostegun eta ostiralean

Donostian izango dira aurten ere Clermont-Ferrand Nazioarteko Zinemaldiko film labur esperimentalak. Gaur hasi, eta martxoaren 2ra arte iraungo du erakustaldiak. Hitzordua Donostiako (Gipuzkoa) Antzoki Zaharrean izango da; astearte, ostegun, ostiral eta larunbatean, 19:30etan.