Hainbat euskal ekoizpen ikusgai, ‘Espagne en Bref’ fokuan

Clermont-Ferrand Nazioarteko Film Laburren Jaialdian hainbat euskal ekoizpen pantailaratuko dituzte 2022ko urtarrilaren 29tik otsailaren 5era bitartean. Espainiar zinemagintza izango dute gonbidatu, eta azken 20 urteotako film laburrei eskainitako fokuaren baitan Kote Camacho, Borja Cobeaga, Koldo Serra, Aritz Moreno eta Lander Castroren lanak erakutsiko dituzte; denak gaztelaniaz errodatutakoak.