Ekoizpen argentinarrak, batez ere, Horizontes Latinos sailean

Argentinan, Txilen, Mexikon eta Brasilen girotutako hamabi istorio izango dira 71. Donostia Zinemaldiko Horizontes Saria eskuratzeko lehian. Hego Euskal Herrian eta Espainiako lurraldean inoiz erakutsi gabeko ekoizpen latinoamerikarren aukeraketan parte hartuko duten zinemagileek 35.000 euroko saria irabaz dezakete, eta horietako batzuk, gainera, Gazteriaren TCM sarirako hautagaiak ere izango dira.