‘Annie & Carola’ proiektuan parte hartuko du RTVEk

RTVE taldeko ClanTV kateak Myriam Ballesteros zinegile gasteiztarraren Annie & Carola animaziozko telesailaren ekoizpenean parte hartuko duela jakinarazi du Zineuskadik. Etxeko txikienei eskainitako zazpi proiektu aukeratu dituzte 2020ko deialdian, originaltasuna, berritzaileak izatea eta entretenimendua zein hezkuntzaren balioa goratuz.