Aurkeztu dute 66. Donostia Zinemaldia
“Zinema-jaialdi oro bidegurutze bat da, eta arte zinematografikoa ulertzeko hainbat modu biltzen ditu barnean; elkargune bat da, eta bertan bide seguru eta ezagunak adarkatu eta ustekabeko bihurtzen dira. Edo helmuga oraindik oso argi ez badago ere, horrexegatik tentagarriagoak izan daitezkeen beste batzuekin gurutzatzen dira”. Halako desbideratzen iradokitzaileak iragarri dituzte Donostia Zinemaldiaren 66. ediziorako. Saridunen zerrenda behin betikoa, jaialdian izango diren aurpegi ezagunak, eta lanak ikusi