Kieslowskiren zortzi film emango dituzte maiatza bitartean, Iruñean

Krzysztof Kieslowski zuzendari poloniarraren lan aipagarrienak emango dituzte maiatza bitartean Iruñeko Civivox Kondestable aretoan. Martxoaren7an hasita, larunbatero film bana eskainiko dute ‘La revelación de lo trascendente. Krzysztof Kieslowski’ zikloaren baitan. Emanaldiak 19:30ean izango dira, eta sarrera librea da, gonbidapenarekin.