‘El hoyo’ filmak irabazi du Sitgeseko zinemaldia
Sitgeseko Zinema Fantastikoaren Jaialdiko sari nagusia jaso du Galder Gaztelu-Urrutiaren El Hoyo proiektuak, film onenari aitortza egiten diona, hain zuzen. Horrez gain, efektu berezi onenen saria eta publikoaren saria ere jaso ditu; eta zuzendari berri onenaren Citizen Kane saria eman diote Gaztelu-Urrutiari.