Herri mugimenduekin bat eginez, badator 15. Zinemaldi Alternatiboa

Donostia Zinemaldiak iraun bitartean egiten den egitasmo paraleloak zazpi saio izango ditu aurten. “Zinemaren bidez gogoeta kritikoa sustatu” eta “bateko zein besteko borrokari ekarpena egin” asmoz, hiriko hainbat gune autogestionatutan piztuko dute pantaila.