Zineskola dispositiboa irakasle bila dabil 2021-2022 ikasturterako

Ipar Euskal Herriko lehen mailako hezkuntzako eskolei euskarazko animaziozko filmak eta laguntza pedagogiko egoki bat eskaintzeko asmoz sortutako Zineskola 2021-2022 ikasturtean bueltatu egingo da. Parte hartu nahi duten irakaslentzako deialdia zabaldu du Euskal Kultur Elkarteak, eta interesatuek 2021eko azaroaren 17ra arte dute izena emateko aukera.

By |2021-11-17T13:01:03+02:0017 azaroa, 2021|

‘Kalebegiak’ Ipar Euskal Herrian estreinatuko dute Gabarra Filmsen eskutik

Hamabi film laburrez osatutako Kalebegiak lana Hendaian estreinatuko dute martxoaren 13an, eta ondorengo asteetan hainbat saio egingo dituzte Baiona, Nantes eta Kanbon. Euskal filmak Ipar Euskal Herrian banatzeko ardura bere gain hartu duen Gabarra Films banatzailea dago zabalkundearen atzean, Baionako Atalante zinema-gelak sustatu eta egituratutako banatzailea. Zineuskadi, Euskal Kultur Erakundea eta Iparraldeko zinema areto gehien kudeatzen dituen Cinévasion elkartea ariko dira lankidetzan.

By |2019-05-21T16:52:27+02:008 martxoa, 2017|
Go to Top