Ostegunean zabalduko dute Donostiako zinema-areto berria

Cinesa enpresak, zazpi salako zinema-aretoa zabalduko du martxoaren 31n Donostiako Garbera merkataritza-gune berrituan. Zinema-gune modernoa izango da, LUXE luxuzko lerroaren baitakoa, besaulki etzangarri eta zabalekin, eta irudi eta soinu kalitatea bermatuko duten teknologia berrienak erabilita.