EQZEk ikerkuntza alorrari bultzada emango dioten lau proiektu berri aurkeztu ditu

Elías Querejeta Zine Eskolak esploraziorako, gogoeta kritikoa bultzatzeko, berrikuntzarako eta jakintzaren transmisiorako zentroa bilakatu nahi du. Hala, bere ikerkuntza ekoizpena sustatuko duten lau proiektu berri aurkeztu ditu: Pedagogia eta zinemagintzaren transmisioa; artxiboaren, komisariotzaren eta sorkuntza zinematografikoaren inguruko teoria eta teknika berritzaileak; zinemaren eta beste diziplina zientifiko, humanistiko eta estetiko batzuen arteko lotura; eta euskal zinemaren begirada berriak jorratuko dituzte 2018-2019 ikasturteko ikasle zein irakasleek.