Euskal zinemari eskainitako zikloa gaur abiatuko dute Bordelen
Koldo Almandozen Oreina (2018) eta Oskar Alegriaren Zumiriki (2019) filmak proiektatuko dituzte Bordelen datozen egunetan. Saioak Cinéma Utopia aretoan izango dira, eta Euskadiko Filmategiaren zuzendaria den Joxean Fernándezek Euskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldi liburua aurkeztuko du.