Zinema idatziak: eztabaida kritiko-teorikoaren oinarriak (II)
ERREALISMO BERRIA: MUGIMENDU ZINEMATOGRAFIKOTIK HARATAGO Zinemari buruzko eztabaida Bigarren Mundu Gerraren ostean piztu zen Italian, errealismo berriak mundua zur eta lur utzi zuenean. Termino hura zinemaren historian finkatzearekin batera, Bianco e nero eta Cinema aldizkariek (gerora Cinema Nuovo izango zenak) italiar zinemaren handitasuna eta balioa goraipatu zituzten beren orrietan. Zinemagileek estudioak utzi eta egiazko Italia bat, artifiziala ez zena, filmatu behar zutela aldarrikatu zuen Leo