Sei ekoizpenek osatuko dute Zinemaldiko Zinema Eraikitzen 34 saila

Bost lehen filmek eta bigarren film batek osatuko dute Donostia Zinemaldiaren baitan antolatuko duten Zinema Eraikitzen 34 saila. Aurtengo ekitaldia irailaren 24tik 26ra bitartean egingo dute, eta Argentina, Bolivia, Brasil, Txile eta Uruguaiko ekoizpenak hartuko ditu. Beste behin, talentu berriak nazioartean proiektatzeko plataforma eta Latinoamerikako ikus-entzunezkoen industriaren erreferentziako elkargune bihurtuko da ekimena.

By |2018-08-16T11:58:32+02:0016 abuztua, 2018|

Zabalik da Donostia Zinemaldiaren 34. Zinema Eraikitzen deialdia

Zabalik da jada 34. Zinema Eraikitzen ekimenean proiektuak aurkezteko deialdia, eta ekainaren 30era arte luzatuko da. 2018ko irailaren 24an, 25ean eta 26an, Donostia Zinemaldiaren baitan, ospatuko da bilkura, Europa-Latinoamerika VII. Koprodukzio Foroa eta Glocal in Progress ekimenaren bigarren edizioarekin batera. 

By |2019-05-16T11:29:11+02:002 maiatza, 2018|

Zinema Eraikitzen Sailaren 33. edizioko izen-ematea zabaldu dute

Zinema Eraikitzen sailaren 33. edizioan proiektuak aurkezteko epea ireki dute jada. 2018ko martxoaren 22an eta 23an antolatuko da ekimena, eta Donostia Zinemaldiko eta Tolosako Cinélatino zinema-jaialdietarako proiektuak aurkeztu ahal izango dira bertara. Postprodukzio-fasean dauden Latinoamerikako film luzeak bukatzen, banatzen eta zinema-jaialdietan aurkezten laguntzea da deialdiaren helburua. Zinema Eraikizten sailean Latinoamerikako ekoizpena duten film luzeek parte hartu ahal izango dute, beti ere, 60 minututik gorako iraupena

By |2019-05-17T11:25:54+02:0017 azaroa, 2017|

Hautatu dituzte Donostia Zinemaldiko Zinema Eraikitzen saileko proiektuak

Donostia Zinemaldian egiten duten Zinema Eraikitzen sailak Latinoamerikako film luzeen ekoizpena amaitzen eta nazioartean zabaltzen laguntzeko helburua du. Cinelatino, Recontres de Toulouse festibalarekin elkarlanean antolatutzen dute, eta ekimenaren 31. edizioan ikusgai izango diren lanak aukeratu dituzte jada.

By |2017-03-06T19:20:09+02:006 martxoa, 2017|
Go to Top