Zinemarekin hezi, zinemarekin hazi

Kasualitatea izan edo ez, zineman ikusi dudan azken filmak eta irakurri berri dudan liburuak badute zerbait berezia. Elkarrengandik oso hurbil daude, nahiz eta bide ezberdinetatik sortutako lanak izan. Lehena, 2017ko Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu zen Le lion est mort ce soir (Nobuhiro Suwa) pelikula da; bigarrena, aldiz, David Gilmour zinema kritikari kanadarraren Cineclub liburu autobiografikoa.