‘NEGU HURBILAK’: Bakardade-min isila, lainopeko labirintoan

Zuzendaria: Negu Kolektiboa Urtea: 2023 Herrialdea: Euskal Herria - Herrialde Katalanak 2011ko urriaren 21ean jakinarazi zuen ETAk borroka armatua etengo zuela, eta urte luzez iraun zuen jardunaren zuloak ageriko egiteko asmoz, euskal zinemagintzak isildutako -edo isilarazi nahi izan dituzten- hainbat auzi mahai-gainean jartzeari ekin zion. Asier eta Biok (Aitor eta Amaia Merino, 2013) lanak abiatu zuten Euskal Herriko iragan hurbilarekin aurrez aurreko hartu-emana, eta gerora

By |2023-08-18T14:03:15+02:0016 abuztua, 2023|

‘NEGU HURBILAK’ filma gaur estreinatuko dute, Locarnon

Negu kolektiboaren fikziozko lehen film luzeak zinema 76. Locarnoko Nazioarteko Zinema Jaialdian (Suitza) izango du mundu mailako estreinaldia, Cineasti del Presente sailean. Isolamenduari, itxaroteari eta nortasun irrikari buruzko filma da, eta ihesaldi baten historia kontatzen du. Jone Laspiur donostiarra da protagonista, filmeko aktore profesional bakarra.

By |2023-08-09T10:17:21+02:009 abuztua, 2023|

‘Negu hurbilak’ eta ‘Anekumen’ filmak, Locarnoko Zinemaldian

Gaur, abuztuak 2, abiatuko dute Locarnoko Nazioarteko Zinema Jaialdiaren 76. edizioa, eta hilaren 12ra bitartean luzatuko da. Hitzorduak iraun bitartean, bi euskal proiektu erakutsiko dituzte: Negu Kolektiboaren fikziozko lana Cineasti del Presente sailean lehiatuko da; Irati Gorostidiren lehen film luzea izango denak Locarno Residency topaketetan parte hartuko du.

By |2023-08-02T08:57:55+02:002 abuztua, 2023|

‘NEGU HURBILAK’ filma Locarno76 zinemaldian estreinatuko da

Negu kolektiboaren fikziozko film luzeak zinema jaialdi suitzarreko Cineasti del Presente sailean izango du mundu mailako estreinaldia. Isolamenduari, itxaroteari eta nortasun irrikari buruzko filma da, eta ihesaldi baten historia kontatzen du. Jone Laspiur donostiarra da protagonista, filmeko aktore profesional bakarra.

By |2023-07-05T13:06:10+02:005 uztaila, 2023|
Go to Top