‘Cine vasco: una historia política y cultural’ liburua aurkeztuko dute ostegunean Donostian

Ostegunean, apirilak 23, Maria Pilar Rodriguez Deustuko Unibertsitateko Komunikazio Saileko irakaslearen eta Rob Stone Birminghameko Unibertsitateko Zinema Saileko katedradunaren liburu berria, Cine vasco: una historia política y cultural, aurkeztuko dute Donostiako Ernest Lluch kultur etxean. Euskal zinemagintzaren azterketa osoa eskaintzen duen Cine vasco: una historia política y cultural lanak Gerra Zibiletik gaur arteko euskal ikus-entzunezko ekoizpenak ditu aztergai. Nekazaritza inguruneko eta hirietako paisaiak, industrializazioaren eragina,