65 urtetik gorako hego euskal herritarrak zinemara, 2 euroren truke

Espainiako Gobernuak bigarrenez jarri du martxan Cine Sénior izeneko kanpaina; gaurtik aurrera, asteartero balia dezakete nagusiek deskontua. Hego Euskal Herriko 30 zinema-areto baino gehiagok egin dute bat neurriarekin.