EMANALDIA | CIMASUB zikloa, Bakion
Aire zabaleko itsaspeko zinema saioa, Bakion. Zinema eta ozeanoa maite dutenek aukera paregabea izango dute, gaur, munduko itsasoen edertasuna eta erronkak ezagutzeko, Bakion. 22:00etatik aurrera, Bakearen karpa itsaspeko zinema bilakatuko da. Planetako itsaspeko paisaia harrigarriei leiho bat eskainiko zaie herrian, hala, “gure ozeanoen aberastasuna eta hauskortasuna esploratzeko aukera emango zaie bertaratutakoei”. CIMASUB – Urpeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren baitako film laburren aukeraketa bat eskainiko dute, doan.