CIMASUB 2023 zinema zikloa martxan da, Donostian

Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren 47. edizioa gaur abiatuko dute, 19:00etan, Antzoki Zaharrean. Hilaren 18ra bitartean, “edertasuna esploratzeko eta ozeanoen sekretuak ezagutzeko aukera paregabea” eskainiko du egitasmoak.