“Guk ez dugu txalotzen”

Donostia Zinemaldiak Donostia Saria emango dio gaur Johnny Depp estatu batuarrari, aktore eta ekoizle egindako ibilbide oparo eta arrakastatsuari aitortza gisa. Zinemaldiko arduradunek albistea iragarri zutenean gertatu bezala, erabakiarekiko desadostasuna adierazi dute emakume zinemagileen zenbait elkartek. Sare sozialen bidez zabaldu dute gaurko egunaren inguruan eginiko irakurketa.

By |2021-09-23T09:47:07+02:0022 iraila, 2021|

Parekidetasunaren eta emakumeen inklusioaren aldeko gutuna sinatuko du Zinemaldiak

Iaz Cannesek irekitako bideari jarraituz, Donostia Zinemaldiak ere parekidetasunaren eta emakumeen inklusioaren aldeko gutuna sinatuko du. CIMA zinemaren eta ikus-entzunezko bitartekoetako emakumeak ordezkatzen dituen Espainiako elkarte nagusiarekin sinatutako hitzarmena izango da.

By |2018-09-18T14:11:01+02:0018 iraila, 2018|

CIMA MENTORING V programan izena emateko epea zabalik dago

Emakume Zinegileen eta Ikus-entzunezko Baliabideen Elkarteak (CIMA) zuzendari, gidoigile eta ekoizleentzako CIMA MENTORING programaren V. edizioa jarri du martxan. Irailaren 3a bitartean, fikziozko edo animaziozko film luzeak zein dokumentalak, eta telebista-saioak aurkeztu ahal izango dituzte Estatu espainiarreko emakume sortzaileek.

By |2018-08-07T10:43:29+02:007 abuztua, 2018|

‘Emakumeak ikus-entzunezkoan’ agerraldia egin dute Zinemaldian

64. Donostia Zinemaldiko egitarauaren baitan, emakumeek sektorean duten egoeraren berri emateko agerraldia egin zuten atzo, irailak 20, Donostiako Keler aretoan. EAEko, Espainiako eta Europako ikerketa bana oinarri hartuta, hainbat datu ezagutzera eman zituzten (H)emen Her(e) elkarteko Izaskun Arandiaren gidaritzapean.

By |2016-09-29T11:18:47+02:0021 iraila, 2016|
Go to Top