Zinema eta telebista eskolen topaketa Donostian egingo dute 2022an

Cilect Zinema eta Telebista Eskolen Nazioarteko Lotura Zentroak aho batez erabaki du 2022ko mundu mailako topaketa Donostian egingo dutela, eta ondorioz, 65 herrialdetako eskola eta unibertsitateetako ordezkariak etorriko dira Gipuzkoako hiriburura. ESCIVI Andoaingo Zinema eta Bideo Eskolaren eta Donostiako Turismo bulegoaren arteko lankidetzaren emaitza da batzarra.