Maitasunaren hilabetea izango da apirila Kresala zineklubean

Hiru dira Donostiako Kresala zineklubak apirilerako programatu dituen emanaldiak, eta Aste Santuari lotutako hilabetea izanagatik, interpretazio berri bat eman eta maitasunarekin lotu nahi izan dute. Hala, amodiozko istorioekin beteko dute Trueba zinema aretoa, tartean, igaro berri den Bilboko Zinegoak jaialdian FIK saileko epaimahairen aipamen berezia lortu duen Suk Suk (2019) hongkongdarra.