‘FINGERNAILS’: Maitasunean bihotzak agindu beharko lukeenean

Zuzendaria: Christos Nikou Urtea: 2023 Herrialdea: AEB Saila: SAIL OFIZIALA Maitasuna. Amour, frantsesez, hizkuntzarik erotikoenean. Hitz potoloa da, inondik inora ere, literaturan zein gainerako arteetan sortzaileek inspirazio eta eztabaidagai izan dutena; eta orain, aplikazio digitalek ere aldarrikatzen dutena. Tinder eta antzekoak kasu. Bada, pauso bat haratago doa Christos Nikou greziarrak aurkeztu digun filma, algoritmoek elkartutako bikoteak zaharkituta geratu direlakoan, horiek benetan maiteminduta daudela ziurtatzen dituzten