Christine Vachon eta John Hustoni eskainitako zikloak, Azkuna Zentroan

Irailean hasi eta abendura arte, Christine Vachon zinema ekoizle laudatuari eta John Huston gidoilari eta zuzendari estatubatuar ezagunari buruzko zikloak eskainiko dituzte Bilboko Azkuna Zentroko Zinematekan. Haien filmografietako lanik esanguratsuenak izango dira ikusgai, eta Vachon bera Bilbora joango da Wonderstruck (Todd Haynes, 2017) aurkeztera.

By |2017-10-04T10:13:33+02:0019 iraila, 2017|

Eskola magistralak eta hamalau film labur, Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketan

Aurrez iragarri bezala, Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketaren XVI. edizioak egun bat gehiago izango du, eta irailaren 25etik 29ra egingo dute Tabakaleran, 65. Donostia Zinemaldiaren testuinguruan. Orotara hamalau film labur lehiatuko dira, eta ikasleek Raymond Depardon, Todd Haynes eta Nobuhiro Suwa zinegileen master classak jasoko dituzte, besteak beste.

By |2017-08-31T11:03:46+02:0025 abuztua, 2017|
Go to Top