‘Ander’ filmaren gidoia elebitan argitaratu dute
Roberto Castón zuzendari eta gidoilariak Ander arrakastatsua 2009ko Berlineale jaialdian estreinatu zuen, gizonezkoen arteko maitasun harreman baten inguruan ardaztutako euskarazko lehen filma, eta nazioarteko 150 jaialditan 27 sari eskuratu zituen. Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren ospakizunen testuinguruan, bada, filmaren gidoia elebitan argitaratu dute, eta salgai da sarean.