Mendi Tour, urteko azken emanaldiak

Abenduaren 4tik 13rako BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 13. edizioa ate joka dugunean, bost Mendi Tour emanaldi iragarri berri dituzte azarorako. Errenterian (Niessen Kulturgunea), Amurrion (Amurrio Antzokia), Basaurin (Sozial Antzokia), Elgoibarren (Herriko Antzokia) eta Arrasaten (Amaia Udal Antzokia) egingo dituzte saioak.

By |2020-11-02T12:43:32+02:002 azaroa, 2020|

Festival International du Film Alpin des Diablerets jaialdian saritu dute ‘Cholitas’

Jaime Murciegok eta Pablo Iraburuk zuzendutako Cholitas (2019) dokumentalak beste sari bat jaso du, joan den asteburuko Cervino Cine Mountain Film Festival jaialdian errekonozimendu nagusia jaso ondoren. Suitzako Festival International du Film Alpin des Diablerets (FIFAD) jaialdian gailendu da oraingoan.

By |2020-08-20T10:22:12+02:0020 abuztua, 2020|

Mallabian egingo du itzulera Mendi Tour ziklo ibiltariak

COVID-19aren agerpenaren aurrean ezarritako alarma egoeraren ondorioz, bertan behera utzi zituzten martxotik ekainera bitartean programatuta zeuden  22 Mendi Tour hitzorduak. Bi hilabeteren ostean, gaur, ekainaren 5ean, Mallabiako Udaleko Kontzejuzarran berrartuko dute agenda, 18:30ean hasi eta 20:30ak aldera amaituko den saioarekin.

By |2020-06-05T12:21:48+02:005 ekaina, 2020|

2020ko Mendi Tour zikloa, abian

Zangozan, urtarrilaren 24an eta 31n, eta Donostian, 28an eta 29an, egingo ditu lehen saioak Mendi Tour ziklo ibiltariak. Bertan, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 12. edizioan saritutako lau obra eta Gipuzkoako eskalada guneen inguruko film labur bat aurkeztuko dira.

By |2020-01-23T17:16:58+02:0024 urtarrila, 2020|

Estreinaldiak: Urtarrilak 24

Dolittle Duela zazpi urte emaztea hil zitzaionean, John Dolittle doktore eta albaitari ospetsuak bere burua giltzapetu zuen etxe barruan, lagun bakarrak animali exotikoak zituelarik. Baina erregina gaztea larriki gaixotzen denean, Dolittlek ermitau bizitza utzi beharko du eta sendabide baten bila joango da uharte mitiko batera. Umorea eta kemena berreskuratuz, iraganeko etsaiekin gurutzatzen den heinean, izaki zoragarriak aurkituko ditu bidean. Te quiero, imbécil Ezkontzeko eskaria luzatu

By |2020-01-24T16:44:31+02:0023 urtarrila, 2020|
Go to Top