Estreinaldiak: AZAROAK 5

Eternals Eternals heroi hilezkorren taldeari buruzko istorioa da. Gizakiez gaindiko botereak dituzte, eta milaka urtez bizi izan dira ezkutuan Lur planetan. Duela milioika urte sortutako Zerutiarren eta Desbidenarien arteko botere-borroka etengabea berpiztu egingo da. Marvel unibertsoko film berria da asteburu honetako estreinaldi nagusia. Oscar sarietan historia egin berri duen Chloé Zhao zinemagileak zuzendu du, eta Angelina Jolie, Gemma Chan, Kit Harington, Kumail Nanjiani edota Salma

By |2021-11-04T11:08:21+02:004 azaroa, 2021|

‘Nomadland’ nagusi, bart gaueko Oscar sarietan

Chloé Zhaok eta amets amerikarraren amaieraren inguruko Nomadland proposamenak historia egin dute Oscar sarietan, film eta zuzendari onenaren garaikurrak eskuratuta. Frances McDormandek emakumezko aktore protagonista onenaren saria erdietsi du film berean egindako lanagatik, eta ohiko ordena hautsita, ekitaldian banatutako azken garaikurra Anthony Hopkinsentzat izan da, gizonezko aktore protagonista onenaren kategorian, The Father filmean egindako langatik.

By |2021-04-26T10:53:29+02:0026 apirila, 2021|

‘Nomadland’ nagusitu da 74. BAFTA sarietan

Zinematografia eta Telebistako Arteen Akademia Britainiarraren 74. BAFTA sariak banatu dituzte bart Londresen. Ekitaldi telematikoa izan da, eta aurkezleak eta sariak emateaz arduratu diren gonbidatu britainiarrak soilik bertaratu dira Londresko Royal Albert Hall antzokira. Chloé Zhao zinemagile txinatarraren Nomadland filmak lau garaikur erdietsi ditu: zuzendari, film, argazki zuzendari eta emakumezko aktore protagonista onenarenak.

By |2021-04-12T10:57:13+02:0012 apirila, 2021|

Zinemaldiko kritika: ‘NOMADLAND’

Zuzendaria: Chloé Zhao Urtea: 2020 Herrialdea: AEB Saila: PERLAK   -Basamortuko belauntziak- Ez dira hilabete asko pasa lehen aldiz  The Rider (2017) ikusi nuenetik, Chloé Zhaoren bigarren lana. Aho bete hortz eman nuen film osoa eta, amaitzean, negarrez eman nituen hurrengo hamar minutuak-edo, pantaila beltzari begira. Aste horretan, filmari zein Zhaori buruz jakiteko guztiak bilatu eta ikasi nituen, obrarekin benetan liluratuta. Irudikatu ditzazkezue zein handiak

By |2020-09-27T20:26:30+02:0025 iraila, 2020|

Aurkeztu dute 68. Donostia Zinemaldia

Donostia Zinemaldiaren 68. edizioaren aurkezpen agerraldi ofiziala egin dute gaur mostraren arduradunek. COVID-19ak behartutako segurtasun neurriak azaldu, epaimahaikideak aurkeztu eta filmen azken iragarpenak egin dituzte. Donostia Saria bakarra emango dute, eta irailaren 13an abiatuko da sarreren salmenta.

By |2020-09-04T13:20:30+02:004 iraila, 2020|
Go to Top