Miyazakiren unibertsoaren gainetik hegan

Hayao Miyazakik ez luke aurkezpen luzerik behar, bera baita nazioarte mailan arrakasta lortu duten anime film askoren idazle, marrazkilari, zuzendari eta ekoizlea. Zinemagile polifazetikoa, dudarik gabe. Bere filmografia luze eta saritua zinemagile paregabe batean bilakatzen duten bertutez beteta dago: istorioek karisma handiko protagonistak dituzte beti (emakumezkoak gehienetan), eta aldarrikapen ugari ere bai (sozialak, ekologistak edo feministak, besteak beste). Gainera, kultura japoniarra ezagutzera ematen duten ikur