Kritika: ‘Quo vado?’
Zuzendaria: Gennaro Nunziante Urtea: 2016 Herrialdea: Italia Checco Zalonek hamabost urte eman ditu funtzionario gisa, eta oso eroso dabil ehiza eta arrantzarako baimenak zigilatzen. Gurasoen etxean bizi da oraindik, eta ez du bere bikotearekin ezkontzeko inongo asmorik. Bere bizitza perfektua egun batetik bestera aldatuko zaio, ordea: Italiako administrazioak murrizketak egingo ditu, eta, ondorioz, bere lanpostua kolokan egongo da. Zalonek bere esku dagoen guztia egingo du