Estreinaldiak: Apirilak 30

Mandariinid 2014ko Oscar sarietan, Urrezko Globoetan eta Satellite Awards sarietan ingelesez besteko film onenaren kategorian proposatua izan zen Zaza Urushadzeren Mandariinid estoniarra helduko da zinemetara gaur. 90eko hamarkadako eskualde georgiar batean girotuta dago lana. Ivo estoniarrak bertan geratzea erabakiko du independentziaren aldeko borroka lehertzen denean, lagun Margusi bere lurretako mandarinak biltzen laguntzeko. Egun batean, bi soldadu zaurituko dituzte Ivoren etxe aurrean, eta haiek zaintzera behartuta ikusiko