‘Turbo Kid’ filmak irabazi du Fantasia eta Beldurrezko Zinemaren Asteko ikusleen saria
https://youtu.be/UyBUYmUnNCw Anouk Whissell, François Simard eta Yoann Karl Whisselek ekoitzitako Turbo Kid filmak irabazi du XXVI. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko ikusleen sari nagusia; film labur onenaren garaikurra, aldiz, Méryl Fortunat-Rossi eta Xavier Seronen L’ours noir ekoizpen frantziar-belgikarrarentzat izan da, eta epaimahaiak David E. Munz-Maireren Chateau Sauvignon: Terroir lana goraipatu du. Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko arduradunek edizio berriko palmaresa kaleratu dute gaur, iluntzean