Inoizko eskaintza zabalena izango du aurten Zinemaldiko Savage Cinema sailak
‘Chasing Niagara’, Rush Sturges. Kayaka, automobilismoa, eskia eta snowboarda, alpinismoa, surfa eta eskalada izango dituzte aztergai aurtengo Donostia Zinemaldiko Savage Cinema atalean aurkeztuko dituzten sei film luze eta bi laburrek. Gainera, aurten lehen aldiz, atal honetara filmak aurkezteko deialdi irekia egin dute antolatzaileek.