Kritika: ‘Red Sparrow’
Zuzendaria: Francis Lawrence Urtea: 2018 Herrialdea: AEB Dominika dantzaria da, oholtzaren gainera igo eta ikuslegoaren aurrean bere hegaldiari ekiten dio: Arina, bizkorra, laban baten habileziarekin. Zorrotza da, berezia, eta liluragarria, nola ez, Jennifer Lawrence dago edertasun guzti hori biltzen duen hegaztiaren atzean, egunerokotasunean topatzen dugun txori arruntaz mozorrotua. Txolarrea delako Dominika, txolarre gorria.