‘CARVÃO/CHARCOAL’: Ikatza bezain beltz
Zuzendaria: Carolina Markowicz Urtea: 2022 Herrialdea: Brasil-Argentina Saila: HORIZONTES LATINOS Charcoal-ek tentsio desberdinen inguruan eraiki nahi du bere izaera, eta oreka anitz hauei eustea ez da erronka makala izango. Aspektu batzuetan garaile aterako da, besteetan ez horrenbeste. Zinemaldira Torontoko jaialditik iritsi den pelikulak familia bateko bizimodua du ardatz, Sao Paulo kanpoaldeko zonalde txiroan bizi dena. Ume txikia gurasoekin eta amaren aitarekin bizi da, nahiz eta