Estreinaldiak: irailak 21
Johnny English Strikes Again Absurdoaren enegarrena. Kondimentu gutxi behar ditu film batek, osagai nagusiarekin soberan asmatu egin duela dakienean. Izan ere, badirudi Rowan Atkinson aktorearen amua betierekoa izango dela. Oraingoan, Johnny English agente sekretuaren azaletan jarriko da bigarrenez britainiarra, segurtasunaren izenean, Erresuma Batuko kide guztien etorkizuna salbatzeko. Jazoko den gertakari batek erretirotik lanera itzultzera behartuko du, aurreko atalean ezagutu genituen gaitasun mugatu berdinekin. https://www.youtube.com/watch?v=-Qv6p6pTz5I Chappaquiddick