‘Hasieratik. Zinema Feministaren Historiak’ zikloaren II. edizioa, Gasteizen

Artium Arte Garaikidearen Gasteizko Euskal Zentro-Museoak iaz antolatu zuen aurrenekoz, Donostiako Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroarekin elkarlanean, Hasieratik. Zinema feministaren historiak izeneko emanaldi sorta, eta pandemia tarteko, hainbat aldaketa egin behar izan zituzten arren, programatutako saio guztiak eskaintzea lortu zuten. Bada, apirilaren 10ean, larunbata, hasi eta urtea amaitu arte (udako oporraldian geldialdia eginda), zikloaren bigarren edizioa eskainiko dute.

By |2021-04-09T09:52:23+02:009 apirila, 2021|

Gela bat norberarena

Gizonezkoen beharrak asetzeko sorturiko kultura menperatzaile honetan, zenbait emakume zinegilek gure behar eta eskubideak aldarrikatu dituzte. Badira, beraz, hori aldarrikatu duten zenbait sortzaile, baina badira beste asko egunerokotasun hori filmatu dutenak. Horietako bat dugu Chantal Akerman. Akermanen filmetako gai nagusiak gorputza, sexualitatea eta harremanak dira. Lan gehienak espazio itxietan filmatu ditu, emakumea giltzapeturik balego bezala. Horma biluziei zentzua eman nahian, oinordetzan jasotako zama kaltetuari eta

By |2018-03-20T10:22:32+02:0011 urria, 2016|

Chantal Akerman zinegile belgikarra Donostian izango da hil amaieran

Arrakalatuta lantaldeak Kaxildarekin elkarlanean antolatuko du Ni, Zu, Chantal mintegia, martxoan egitekoa zen baina agenda arazoak tarteko hil honen amaierara atzeratu duten zikloa. Bertan izango da Chantal Akerman zinegile, ekoizle eta gidoigile belgikar bikaina, eta bi saio eskainiko ditu Kaxildan bertan (Donostia) ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean. Bertara joateko izena ematea derrigorrezkoa da.

By |2015-06-12T09:51:40+02:008 ekaina, 2015|

Datorrena Film Laburren Astea izango da Donostian!

https://vimeo.com/tabakalera/labo2015kimuak2014 Datorren astean, otsailaren 16tik 20ra, Kimuak katalogoko eta berriki amaitu den Clermont-Ferrandeko Zinemaldiko Labo sailean aukeztutako film laburrak izango dira ikusgai Donostiako Antzoki Zaharrean Tabakalera eta Donostia Kulturaren eskutik. Emanaldiak 19:30ean izango dira, 2 euroren truke.

By |2015-02-19T09:51:36+02:0013 otsaila, 2015|
Go to Top