Wachowski neba-arreben lan berriena Bilbon estreinatuko dute asteazkenean

http://youtu.be/t4ZzMkDLjWI Iragan maiatzean Bilbon izan ziren Matrix trilogia ospetsuaren zuzendari Andy eta Lana Wachowski neba-arrebak Jupiter Ascending film berria errodatzen. Bisitak ikusmira handia sortu zuen Bizkaiko hiriburuan, eta asteazken honetan, filma nazioartean estreinatu aurretik, hiriko Golem zinemetan eskainiko dute.