‘Elle’ filmak lortu du urteko film frantziar onenaren garaikurra

Paul Verhoevenen lana, atzerrian ez ezik (Urrezko Globoa eskuratu zuen urte hasieran), etxean ere saritu dute, ostiralean film onenaren Cesar saria eskuratu baitzuen Parisen. Dena den, zuzendari onenaren garaikurra Xavier Dolan zinegile kanadar gaztearentzat izan zen, Juste la fin du monde lanagatik, eta 2016an 500.000 ikusletik gora izan zituen Merci patrón! (François Ruffin) dokumentala izan da irabazlea kategoria horretan.

By |2017-03-08T10:53:01+02:0027 otsaila, 2017|

Estreinaldiak: Martxoak 23

Umimachi Diary Kore-eda zinegile japoniarraren maisulan berria. Sachi, Yoshino eta Chika ahizpak Japongo Kamakura herrian bizi dira, aiton-amonen etxean. Egun batean, aspaldi joan zen aitaren heriotzaren berri izango dute, eta hiletara joango dira. Bertan aitak hamahiru urteko laugarren alaba bat zuela jakingo dute, eta neska gaztea haiekin bizitzera gonbidatuko dute. Lau gazteen egunerokoa ikusiko dugu ondorengo 90 minutuetan. Filma iazko Cannesko zinemaldian estreinatu zuen, eta

By |2016-04-27T17:58:53+02:0023 martxoa, 2016|
Go to Top