Cervino Cine Mountain Film Festival jaialdian saritu dute ‘Cholitas’

Jaime Murciegok eta Pablo Iraburuk zuzendutako Cholitas (2019) dokumentalak Alpine Club Award saria jaso berri du Cervino Cine Mountain Film Festival jaialdian. 2019ko abenduan Bilbao Mendi Film Festival jaialdiaren azken edizioan jaso zuen Epaimahaiaren Sariari gehituko zaio errekonozimendua.