Feminismoan maitemintzea
Azken bolada honetan emakumeak protagonista dituzten film dezente egon dira ikusgai gure zinema aretoetan. Emakumeon istorio bat eta gure eskubideen aldarrikapena pantaila handian ikusteko aukera izan genuen, esaterako, Suffragette filmean; XX. mende hasierako mugimendu feministaren historia azalduko du Sarah Gavronen lanak. Halako filmek emakumeen historia erakusteko balio dute, testu-liburuetan erakusten ez den historia. Izan ere, emakumeak ezkutatuta geratu ohi dira, eta feminismoak lortutako eskubide sozialak nondik